Busturian 1968tik gabiltza dantzan, herrian bertan eta baita herritik kanpo ere. Hainbat urteetan bizi izan ditugun une gogoangarriak nolabait biltzeko xedea dugu web orrialde honekin.

BUSTURIA, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian kokatuta dagoen herria da. Bizkaian, Gernika eta Bermeo artean. Busturia bere auzoek osatzen duten herria da; hala nola, Axpe, Altamira, San Kristobal, San Bartolome eta Paresi. Eliza bana daukate Axpe eta Altamira auzoek, eta baseliza bana, gainontzeko hiru auzuneek. Herria, bost auzoetan bizi diren 1700 bat herritarrek osatzen dute.