Busturiko Irrintzi Alai Dantza Taldearen 50. urteurrena dela eta, hainbat musika zein dantzaldi antolatzen gabiltzan urtemuga honetan, aurrekoa eta garena bilduko dituen liburuxka sortzea da honekin daukagun helburua. Idatzi hau, gaurko eta lehenagoko Dantza Taldeko arduradun, dantzari eta musikari, guraso, zein herritarren hitzekin, bai eta argazki ta dokumenturekin osatutako historia laburtxo bat da. Mende erdian hainbat istorio gertatu izan diren heinean, eta guztiak zehaztea zaila egin zaigularik, gaizki ulertutakoengatik eta aipatu ez izandakoengatik, aurretiaz barkamena eskatuta ekingo diogu kontuari.

Eskerrik asko

…honetan lagundu digutenei:
Araceli Albizua, Begoña Zearra, Maria Antonia Aguirre, Patxi Bilbao, Rosi Zearra, Berta Ordorika, Rosari Mari Hormaetxea, Ana Maria Gabikagogeaskoa, Txusa Irujo, Ramon Uriagereka, Iker Bilbao, Iñigo Agirre, Marta Elorrieta, Iñigo Serna, German Araluzea, Doroteo Zobaran, Agurtzane Madariaga, Mikel Lezamiz, Ricardo Ugalde, Xabier Isusi, Ander Retolaza, Joseba Agirreazkuenaga eta Itsasne Bilbao.

Honetaz gain, «Txistularitza Busturian» liburua dugu eskuragarri webgunean, Andrés Zearretaren lana. Bertan, herriko txistularien bidea aztertu eta gogoratzen da, haien jarduna mantentzeko asmoz.

50.urteurrenaren liburua, aldiz, laster igoko dugu bertora, formatu digitalean ere partekatzeko.